">

GURE
HISTORIA

DUR GARA

Gure izena "duramen" hitzetik dator, egurraren bihotza izendatzeko erabiltzen den hitza, haren muina. Zurgin familia baten bigarren belaunaldia gara eta bihotza jartzen dugu taula bakoitzean.

DUR Aguado-arotztegitik sortu zen 1958an Donostiako Txomin auzoan. Gure aita Felixek gaztetan erakutsi zigun zurgintz lanaren funtsa. Betidanik izan dugun itsaso eta surfearekiko pasioak egurrezko surf-taulen artisautzara bideratu gintuen, arotz lan-tradizionaletik haratago joanez. Lan eta espezializazio prozesu batetik igaro ondoren, gaur egun egurrezko surf-taula artisauak bakarrik egiten ditugu, batez ere Longboard, Fish eta Malibu modeloetan. Gure jakin-mina eta berrikuntza-gogoak etengabe bultzatzen gaituzte hobetzen saiatzera, eta horregatik, etengabe surflariekin jartzen gara harremanetan haien beharrak asetzeko eta guren taulen kalitateari eusteko.

Dur-en historia argazkia Dur-en historia argazkia Dur-en historia argazkia Dur-en historia argazkia Dur-en historia argazkia Dur-en historia argazkia